Nomina Foke
Diruz laguntzen entitate: Hobetuz
Modalitate: Presentzial
Iraupena: 20 ordu
Hasiera-data: 13/02/2023
Amaiera-data: 23/02/2023
Eskola-egunak: astelehenetik ostegunera
Ordutegia: 18:30-etatik 21:00-etara
Helburua
Langileen kudeaketarako aplikazio informatiko horren erabilpenak, ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzea, eta nominak egiteko eta pertsonal-arloko beste prozesuetarako erabiltzen ikastea.
Programa
- Enpresaren datuak eta hitzarmenaren informazioa idaztea, ongi aplikatzearren.
- Langileen espedienteen fitxategiak sortu eta eguneratzea, eta bertan gehi daitezkeen gertaerak identifikatu.
- Ordainsariak kalkulatzeko eta sortzeko prozesu administratiboak egitea, eta horretarako kotizazio- eta atxikipen-tasa egokienak aplikatu eta egoera bereziak konpontzea: oporraldiak, aldi baterako bajak, grebak.
- Enpresak Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin dituen harremanen inguruko prozesuak burutzea.
- Lan-kontratuak egitea kontratazio-modalitate desberdinen arabera, eta lan-harremanak eta horren amaitzeak sortutako agiri ofizial guztiak eratzea, indarrean den legedia jarraituz.
- Foke programarekin fitxategiak sortzea, aplikazio zehatzen bidez Gizarte Segurantzarekin behar bezala komunikatzeko.
Sarbide-baldintzak
Nominak egiten dakiten eta Windowserako Nómina Foke programa erabiltzen ikasi nahi duten pertsonak.
Oharrak
Interesaturiko pertsonek Lanbide-ren web orrian (http://www.lanbide.euskadi.eus) izena eman behar dute eta gu haiekin harremanetan jarriko gara pertsonalki informazioa emateko.