Zahartzaroko dementzia-prozesu nagusiei eta horien ondorioei buruzko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzea, erabiltzaileari kalitatezko esku-hartzea eta arreta ematea errazteko eta ahalbidetzeko.
Programa
– Zahartzearen teoria
– Gaixotasun neuronalak eta mentalak
– Alzheimer gaixotasuna diagnostikatzeko irizpideak
– Alzheimer gaixotasunaren prozesuak
– Alzheimerra duten gaixoek behar dituzten zainketak eta prebentzioa
– Gaixo hauen estimulazioa. Narriadura atzeratzen duten jarduerak
– Alzheimerra duten gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea
Irteera profesionalak
Adinekoen, minusbaliatuen edo eriondoen zaintzailea.
Baldintzak
Ez dago sartzeko eskakizunik
Oharrak
Interesaturiko pertsonek Lanbide-ren web orrian izena eman behar dute eta gu haiekin harremanetan jarriko gara pertsonalki informazioa emateko.