Enpresa bateko telefonista/harreragilea: ahozko eta idatzizko komunikazioa
Diruz laguntzen entitate: Lanbide
Modalitate: Presentzial
Iraupena: 40 ordu
Hasiera-data: 12/09/2023
Amaiera-data: 22/09/2023
Eskola-egunak: astelehenetik ostiralera
Ordutegia: 09:30-14:00
Helburua
Bezeroekin egin beharreko ohiko gestioetan informazio operatiboa transmititzea eta jasotzea.
Programa
- Jakinarazpenak, abisuak, informazio-errotuluak edo beste barne-dokumentu eta errutinazko dokumentu batzuk prestatzea, bitarteko konbentzionalak edo informatikoak erabilita.
- Informazioa modu argian eta zehatzean helaraztea eta jasotzea, erakundearen irudi korporatiboa erakutsiz, oinarrizko komunikazio-kudeaketak egiteko.
- Bezeroen edo erabiltzaileen telefono-deiak eta dei telematikoak jaso eta igortzea, eta haien informazio eskaerei erantzutea, eskura dauden telefonia-ekipoak zehaztasunez erabilita.
Profesioak
- Harreragile-telefonistak bulegoetan, oro har.
- Korrespondentzia-banatzaileak.
- Ordenantzak.
- Leihatila-saltzaileak.
- Zerbitzu orokorretako laguntzailea.
- Telefono-zentraleko operadoreak.
- Teleoperadoreak.
Sarbide-baldintzak
Ez da sartzeko irizpiderik behar.
Oharrak
Interesaturiko pertsonek Lanbide-ren web orrian izena eman behar dute eta gu haiekin harremanetan jarriko gara pertsonalki informazioa emateko.