Mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioa etxean eta erakundeetan 25480159

Aux Geriatría
Entitatea: Lanbide
Modalitatea: Presentziala eta Online
Iraupena: 544 Horas
Hasiera-data: 31/01/2026
Amaiera-data: 10/10/2026
Eskola egunak: Larunbatean
Ordutegia: 16:00-20:00

Helburua

Mendekotasun-egoeran edo/eta desgaitasunen bat duten pertsonei aldizkako laguntzak ematea, iraunkorrak edo etengabeak, gizarte-erakundeetan edo haien bizilekuan, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak egiteko, haien bizi-kalitatea eta ongizate integrala hobetuz, jarduera sozioemozionalak egiten lagunduz eta diziplinarteko taldeak diseinatutako prozedurak aplikatuz, haien autodeterminazioa, autonomia pertsonala eta independentzia funtzionala indartzeko.

Programa

0 modulua. Oinarrizko gaitasun digitalak, tabletaren erabilera eta Teleprestakuntza: 4 ordu 1. modulua. Arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan: 60 ordu 2. modulua. Arreta pertsonaleko esku-hartzeen garapena: 60 ordu 3. modulua. Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzako arreta biopsikosoziala: 120 ordu 4. modulua. Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzako eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako laguntzak: 150 ordu 5. modulua. Mendetasun-egoeran eta/edo desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntzak eguneroko bizitzako jarduera instrumentaletan: 90 ordu 6. modulua. Lehen sorospenak: 60 ordu

Irteera profesionalak

56111059 – Ospitaleko erizaintzako laguntzaileak, oro har 56291025 – Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak erakundeetan 57101013 – Etxez etxeko laguntzaileak

Baldintzak

Eskola-graduatua edo antzekoa. Eskatutako titulaziorik izan ezean, elkarrizketa baten bidez egiaztatu ahal izango da hautagaiak lanbide-esperientzia duen edo zainketen arloan behar adina ezagutza dituen. Espainiera nahikoa menderatzea prestakuntza arrakastaz jarraitzeko.

Oharrak

Irakaskuntza mistoko modalitateak (teleprestakuntza eta aurrez aurrekoa) 108 ordu presentzial 436 ordu Teleprestakuntza Interesaturiko pertsonek Lanbideren web orrian (http://www.lanbide.euskadi.eus) izena eman behar dute eta gu haiekin harremanetan jarriko gara pertsonalki informazioa zein hautapen-prozesurako hitzordua emateko.